ANTOLATU ITZULERA I railak koaderno berrien usaina du, oraindik ere uda garaiko egunen usain hori. Uda osteak, gainera, hasiera berri baten promesa dakar, dena posible den garai batena. Ohiko bizimodura bueltatzen gara, bai, baina ohitura onak ere berreskuratzen ditugu: hobeto antolatzea, osasuntsuago jatea, pixka bat aurreztea eta bizimodua sinpletzea. Eta EROSKIn itzulera hori erraztu nahi dizugu, kontzienteagoa eta ordenatuagoa egiten lagundu nahi dizugu, gehiago gastatu beharrik izan gabe. Hilabete honetan, goiburu sinple bat aukeratu dugu zu inspiratzeko, soila baina indar handikoa: DENA ORDENAN. Izan ere, ordena ez da soilik armairuan edo hozkailuan sumatzen, sentitu ere egiten da; lasaitasuna, oreka, argitasuna eta abar ematen ditu ordena horrek. Eta ordena hori gure elikaduran, erosketetan edo etxean aplikatzen dugunean, tresna eraginkorra bihurtzen da zu eta zure ingurukoak errazago zaintzeko. Eta, horrez guztiaz gain, aparteko dirurik xahutu gabe. Izan ere, ordena jartzea aurrezteko modua ere bada, lehendik daukazuna aprobetxatzeko eta erosketak modu burutsuan egiteko. Orrialde hauetan, hainbat ideia emango dizkizugu zure menuak planifikatzeko, zure platerak Harvard metodoaren arabera antolatzeko, orga beharrezkoarekin soilik betetzeko 70 € baino gutxiagoren truke! – izan ere, ondo maite zaituenak aurrezten lagunduko dizu– edo aste osorako batch cooking bat prestatzeko. Gainera, erakutsiko dizugu zure hozkailua antolatuta edukitzen, drogeriako funtzio anitzeko produktuekin espazioa hobeto aprobetxatzen eta eskolara itzultzeko oinarrizko nezeserra prestatzen, ikasturteari modu egokian ekiteko beharrezkoa den guztiarekin. Izan ere, irailak ez du zertan aldapatsua izan. Izan liteke zure buruarekin berriro bat egiteko hilabetea ere: bizimodua errazago egiteko eta antolatzeko garaia, jabeturik ordena pixka batekin, dena hobeto doala. Jarrai iezaguzu Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Eroski club aldizkariko taldea editoriala ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Lucia Goicoechea Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, SLU Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Hutsen zuzenketa: “EROSKI CLUB aldizkariaren azken edizio inprimatuan akats bat izan zen EROSKI SELEQTIA produktuen sustapenean: bigarren alean (bietatik merkeenean) %50 itzuliko dugula adierazten zen, baina beherapena %30ekoa da bigarren ale horretan”.