EROSKI EGITEN DUGU Gure konpromisoa berritu dugu itsasoak betirako astearekin AITORTZA GURE BILTEGIRATZE SISTEMARI Kontsumo Handiaren arloko Berrikuntza Behatokia 2024 Iberdrola eta Eroski: elkarrekin karbono aztarna gutxitzeko Albisteak Beste urtebetez, EROSKI partaide izango da Marine Stewardship Council (MSC) erakundeak antolatutako ‘Itsasoak Betirako Astea’ ekimenean. 2018tik urtero egiten da aste hori, kontsumitzaileak kontzientziatzeko arrantza jasangarriak eta ozeanoen babesak duen garrantziaz. ‘Itsasoak Betirako Astea” ekimena martxoaren 31tik apirilaren 6ra izango da aurten. MSCk hainbat ekintza antolatzen ditu aste horretan, helburu nagusi hauekin: kontsumitzaileak kontzientziatzea eta arraina aukeratzerakoan jasangarriago nola izan daitezkeen erakustea. Lehen partaidetzatik, EROSKIk konpromiso sendoa izan du MSC Zigilu Urdinarekin, gure arrantza produktuen jasangarritasuna ziurtatzen baitu horrek. Lan horren aitortza gisa, 2023an, ‘Itsasoak Betirako’ Sarien hirugarren ekitaldian saritua izan zen Eroski ‘MSC Ziurtatutako Arrandegiak’ kategorian, Zigilu Urdina duten solteko produktu freskoekin egiten dugun lanagatik, oso lotua baitago euskal arrantza ontzidi ziurtatuarekin. Gainera, 2024. urtearen amaieran, gure markako oliba olio ziurtatuan ontziratutako atun argiaren lehen kontserba lata merkaturatu genuen Espainian. Gure konpromisoa berritu dugu itsasoak betirako astearekin Iberdrolak eta EROSKIk beste urrats bat eman dute beren arteko lankidetzan, elektrifikazio soluzioen bidez gure karbono aztarna murrizteko. Energia arloko auditoria baten bidez, Iberdrolak aholku ematen digu, kontsumo eta instalazioetan oinarrituta, efizientzia aldetik proiektu onenak abian jartzeko. Hitzarmen berri honek beste behin erakusten du nolako konpromisoa duten bi konpainiek energia trantsizioan aurrera egiteko. Cerda Institutuko Kontsumo Handiaren arloko Berrikuntza Behatokiak (OIGC) EROSKIren AutoStore biltegiratze sistema berritzailea saritu du, eta 2024an sektoreko hogei eraldaketa proiektu onenen artean nabarmendu du. Son Morro herriko (Palma) logistika plataforman Smartlog enpresaren laguntzarekin eskaerak biltegiratzeko eta kudeatzeko ezarri dugun sistema robotikoa da AutoStore. Dendetan produktuen hornidura optimizatzeko aukera ematen du sistema horrek, biltegian uneoro produktuak eskueran izatea eta gehiegizko stockik ez sortzea bermatzen baitu. Saria jasotzeko orduan, EROSKIko plataforma zuzendari Alfonso Muñozek eta EROSKIk Balearretan duen zuzendariak, Alfredo Herraezek, hauxe nabarmendu dute AutoStore martxan jarri izanaz: “Aurrerapausoa da ez bakarrik konpainiak berrikuntzarekin duen konpromisoa indartzen duelako edo banaketan bikaintasuna erdiesten delako, baizik eta baita kontsumo handiaren sektorean EROSKI erreferente gisa posizionatzen duelako irtenbide teknologikoen aplikazioan”.