AZUKRERIK GABE ETA EGUNEAN 3 KIKARA GEHIENEZ Goizeko bultzada hori baino askoz gehiago da kafea. Zentzumenak esnarazteaz gain, antioxidatzaile asko ditu, batez ere azido klorogenikoak. Azido horrek propietate antioxidatzaileak, antiinflamatorioak eta antidiabetikoak ditu. Neurriko kontsumoa, bizpahiru kikara egunean gehienez, lagungarri izan daiteke kontzentraziorako eta errendimendu fisikorako. Hori bai, kafearen onurak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, onena azukrerik gabe hartzea eta haren zapore naturalaz gozatzea da. GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU