Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Jarrai iezaguzu Eroski club aldizkariko taldea U daberri honetan goza dezazun nahi dugu, ezeri uko egin gabe. Izan ere, ondo maite zaituenak berezi bihurtzen du une bakoitza. Beraz, luza dezagun igande goiza, eta dasta dezagun brunch gozo bat, maite ditugunen alboan. Zenbaki honetan, brunch bat prestatzeko gakoak emango dizkizugu, beti prezio onean dauden produktuak erabiliz: kafe egin berria, ogi txigortu kurruskariak, fruta, ahuakatea edo plater landuagoak, hala nola quicheak eta galetteak... Azken horiek bezperatik prestatuta utz ditzakezu, hozkailuko soberakinak irudimenez erabilita. Izan ere, ondo maite zaituenak brunch bat prestatzen dizu, eta aurrezten lagundu. Eta ez ahaztu gozoren bat gehitzea. Aprobetxatu Aste Santuan gaudela, eta animatu garai honetako postre tipikoren bat prestatzera; adibidez, torradak eta kauserak. Sukaldean trebe-trebea ez bazara, lasai, hurbildu gure dendetara eta dastatu zure inguruneko gozo tradizionalekin. Egun hauetan bidaiaren bat egiten baduzu, bertako produktuen aukera zabala aurkituko duzu gure dendetan, beti prezio onean gainera; adibidez, gaztak, hestebeteak, ardoak, postreak edota kafea. Harrituta geratuko zara. Ona da hemengoa izatea! Eta bidaiatzen hasita, zergatik ez Pugliara? Ezagutu Italian hobekien gordetako sekretua, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean. Jarraitu irakurtzen; izan ere, bidaiarako nezeser perfektua prestatzen lagunduko dizugu, beti prezio onean dauden produktuekin; eta, horrez gain, udaberri honetan gure belle markako produktuekin zure larruazala zaintzeko ezinbestekoak erakutsiko dizkizugu. Ez galdu zenbaki hau, beti bezala ideiaz, inspirazioz eta EROSKI clubeko bazkide izateak dakartzan abantailaz gainezka baitator. Bazatoz gehiago gozatzera gutxiago gastatuz? Gozatzeko Garaia editoriala ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Lucia Goicoechea Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, S.L.U. Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.