FREE DAMM GORRIA Malta txigortuen ñabardura guztiak ditu: kafea, kakaoa, zereal txigortuak eta karamelua. Hainbat formatutan aurkituko duzu: 33 cl-ko lata, 33 cl-ko 12 lataz osatutako pack -etan, eta botilan, 25 cl-ko sei botilaz osatutako pack -etan. DAURA MARZEN GLUTENIK GABEA Glutenik gabeko lehen malta bikoitza izan zen. Garagardo desberdina eta berezia da, indar, gorputz eta zapore handiagokoa, baina Daura garagardoen kalitate berme berarekin. 33 cl-ko botilan aurkituko duzu. DAURA GLUTENIK GABEA “Betiko garagardoaren” zaporea du, garagar malta baita garagardo hau egiteko osagai nagusia, baina zeliakoentzako egokia da, glutenik gabeko edukia milioiko 3 zati baino txikiagoa dela bermaturik baitago. 33 cl-ko latetan eta 25 cl-ko sei botilaz osatutako pack-etan aurkituko duzu. FREE DAMM Garagardo alkoholdunen osagai berberekin egina da, eta hutsean destilatzeko teknika aurreratu bati esker, kendu egiten zaio alkohola baina zaporea eta usaina galdu gabe. Hainbat formatutan aurkituko duzu: 33 cl-ko lata, 33 cl-ko 12 lataz osatutako pack -etan, eta botilan, 25 cl-ko sei botilaz osatutako pack -etan.