Ahuakate eta lima cheesecakea 40’ 12 0,54 € errazioak Ohar os sung rri k A B D E C NUTRI-SCORE D Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL % 19 370 % 15 0,91g GATZA % 29 25,77g AZUKREAK % 57 11,47g gantz saturatuak % 32 22,14g GANTZA • 300 g krema gazta • 300 ml esne gain likido • 2 ahuakate • 2 lima • 200 g azukre • 3 koilarakadatxo gelatina hauts • 250 g galleta • 100 g gurin Birrindu limak eta zukutu. Xehatu galletak, gehitu gurin urtua eta nahastu ore homogeneo bat lortu arte. Zabaldu galleten orea moldearen gainean, eta, koilara baten laguntzarekin, zanpatu moldea estali arte eta geruza uniforme bat lortu arte. Hidratatu gelatina uretan. Gorde geroko. Ebaki ahuakateak, kendu hezurra eta atera mamia. Nahastu krema gazta eta azukrea. Gehitu ahuakatea, lima zukua eta birrina. Irabiatu krema homogeneo bat lortu arte. Berotu gelatina mikro-uhin labean, disolbatu arte. Gehitu esne gain likidoa eta gelatina gaztaren nahasketari, eta nahastu bateratu arte. Isuri aurreko krema galleta oinarriaren gainean eta berdindu dena espatula baten laguntzarekin. Eraman izozkailura edo hozkailura, moldetik ateratzerakoan irmo egon dadin. Ahuakate eta lima cheesecakea 40’ 12 Ohar ossungrrik Frutarekin lagundu. Jan neurrian, eta, ahal dela, errazio txikiak hartu. Aholku bat Moldetik ateratzean tarta ez puskatzeko, jarri labeko papera oinarrian. Aurrez, sartu oinarria labean, 10 minutu 180 ºC-an. Horrela errazago ateratzen da moldetik, eta kurruskariago geratzen da. Hori bai, utzi hozten tarta muntatu aurretik. #elikatupentsatzenduzuna