Leka entsalada epela 35’ 4 1,29 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Zer em ten dizu? Bilatu osagaiak EROSKin Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL % 19 380 % 10 0,59g GATZA % 6 5,72g AZUKREAK % 25 5,05g gantz saturatuak % 33 22,89g GANTZA • 450 g leka • 600 g patata • 2 koilarakada oliba olio birjina estra • Koilarakadatxo erdi bikarbonato • Tipulin erdia • 40 g oliba • 40 g ardi gazta ondua Ozpin olioa egiteko • 60 ml oliba olio birjina estra • Limoi baten erdia • Oreganoa (koilarakada erdi) • Ezkai (koilarakada erdi) • Tipuleta koilarakada bat • Baratxuri atal txiki bat • Koilarakadatxo bat ezti Zuritu eta ebaki lekak. Egosi ur irakinetan 3 minutu. Atera ur hotzez betetako bol batera eta utzi hozten 5 minutu. Iragazi eta gorde geroko. Ebaki patatak puska ertainetan. Egosi ur irakinetan, gatz koilarakada batekin eta bikarbonatu koilarakadatxo batekin. Egosi 12 minutuz eta iragazi. Eraman patatak laberako egokia den erretilu batera eta ondu oliba olioarekin. Eduki labean 20 minutuz200 ºC-an gorrituta eta kurruskari gelditzen diren arte. Prestatu ozpin olioa osagaiak bol batean edo txarro tapadun batean nahastuz. Erretilu edo entsalada ontzi batean, zerbitzatu lekak patata egosiekin batera. Gehitu gainetik tipulina, juliana eran xehe-xehe ebakita, oliba beltzak eta ahuntz gaztaren zati batzuk. Ondu ozpin olioarekin. Leka entsalada epela 35’ 4 Zer emten dizu? Patataren karbono hidratoak; leken zuntza, bitamina eta mineralak, eta oliba olioaren kalitate oneko koipeak. Gehitu proteina osasungarriak, hala nola lekariak, kontserbako arraina edo oilaskoa, eta osatu platera! Aholku bat Entsalada etxetik kanpo jan behar baduzu, eraman ozpin olioa aparte, eta nahasi jatera zoazen unean. #elikatupentsatzenduzuna