Garbiketa sakona eta delikatua 2 belle-ren PROCELLULAR KREMA BIRSORTZAILEA FPS 15, kiwi zelula amak eta Phylderm® begetala ditu formulan, ahalmen antioxidatzaile, konpontzaile, babesle eta indarberritzailea duten aktiboak, urteen joanak eta eguzki erradiazioak larruazalean duten eraginari aurre egiteko. belle-ren AURPEGIA GARBITZEKO GELA Ez dauka xaboirik, eta, ondorioz, leun-leun garbitzen du, larruazala lehortu gabe eta hura errespetatuz. Aloe verarekin eta luzoker estraktuarekin. Hipoalergenikoa eta test oftalmologikoen bidez frogatua. PH neutroa. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95. Ez ahaztu gauero zure larruazala garbitzea, eguzki babeslearen hondarrak, ezpurutasunak edo makillajea ezabatzeko. Test dermatologiko bidez frogatuta daude. Iturri arduratsuetatik datorren kartoi hutsez egindako zorroak, arduraz ekoitziak, FSC® ziurtagiriarekin.