Labneh gazta 20’ (16 h egonean) 8 1,05 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE D TAULA BAT KONBINAZIO MUGAGABEZ BETEA • 4 jogurt greziar • Gatza, koilarakadatxo erdia • Oliba olioa • Belar aromatikoak (koilarakada bat) • Oliba beltzak, berdeak eta gorriak (8 ale guztira) • Pita ogia edo ogi txigortuak, laguntzeko Bol batean, jarri jogurta gatzarekin eta nahastu. Zabaldu oihal bat bol zabal baten gainean eta jarri jogurta oihalaren barnean. Batu muturrak eta lotu indarrez sukaldeko hariarekin, fardel bat osatzeko. Eskegi fardel hori bol baten edo harraskaren gainean, eta utzi 12 eta 16 ordu artean. Jarri gazta xukatua bol batean, egin putzu txikiak eta gehitu oliba olioa, belarrak eta olibak. Zerbitzu gazta taulan bertan, aukeratutako ogiarekin lagunduta. Labneh gazta 20’ (16 h egonean) 8