G altzeko eta egunerokotik ihes egiteko leku baten bila zabiltza? Hondartza liluragarriez gozatzea da zure ametsa? Bizitza osorako gogoan iltzatuta geratuko zaizkizun esperientziak bizi nahi dituzu? Azulmarino Bidaiak agentziaren eskutik lau jomuga eskaintzen dizkizugu, erabat deskonektatzeko eta benetan inporta duenarekin berriro konektatzeko. Eta, gainera, %5 itzuliko dizugu zure EROSKI txartelean, etorkizuneko erosketetarako... Paradisuko txoko bat zure zain dagoelako. 1. Punta Cana Irudikatu zure burua itsasoaren marrumarekin esnatzen, hondar zuriko hondartzetan oinutsik ibilian eta postal batekoak diruditen turkesa koloreko uretan bainatzen. Punta Cana leku bat da, baina baita esperientzia bat ere. Hemen, denbora gelditu egiten da, bizitza arinagoa dela sentitzen da eta kezka bakarra hauxe da: palmondo baten itzalean atseden hartzea edota beste abentura bati ekitea. Punta Canan guztientzako moduko planak daude. Erabateko relaxa gustatzen zaizu? Dena barne hartzen duten resortak dituzu. Zure burua mimatzen uztea beste lanik ez duzu. Mugimendu gehiago nahiago duzu? Katamaran irteerak, snorkela koralezko uharrietan, buggy -ak bide basatietan, tirolinak, zenoteak... Ez zara aspertuko, ez horixe! Eta ez dezagun ahaztu janaria: itsaski freskoak, tostoiak, mangua eta, nola ez, ron dominikar on bat. Jendea alaia da, abegitsua, eta beti dago prest zurekin irribarre egiteko edo zuri merengea dantzatzen erakusteko. 2. Bayahibe Hauxe da zure ametsetako lekua, nahiz eta oraindik jakin ez: Bayahibe ez da jomuga soil bat, aldarte bat ere bada. Dominikar Errepublikako Karibeko txoko honek dena dauka: hondar zuriko hondartza lasaiak, igeri egiteko ur aratzak eta giro patxadatsua, lehen egunetik estresa alde batera uzteko. Bestelako jomuga jendetsuagoen aldean, Bayahibeen dena autentikoagoa eta hurbilagoa sentitzen da. Herrixkatik barna ibil zaitezke, tokiko jendearekin hitz egin dezakezu, arrain freskoa probatu itsasoaren parean, edo, besterik gabe, hamaka batean etzan anana edaria eskuetan hartuta. Abentura maite duzu? Hemendik Saona uharte harrigarrira atera zaitezke, snorkel egin dezakezu uharrien artean, urpekaritza itsaspeko kobazuloetan edo oinezko ibili bat Ekialdeko Parke Nazionalean. Hori guztia natura harrigarriaz inguraturik eta bizipoza sortzen duen giroaz gozatzen. 3. Riviera Maya Mexikoko txoko honetan, munduaz ahaztu zaitezke; izan ere, hemen, lekuaren berezko edertasuna kulturarekin, atsedenarekin eta bibra onekin nahasten da. Hondar zuriko hondartzak, turkesa koloreko urak, maien zibilizazioaren aurriak historiaz beterik... Riviera Mayan, zenote sakratuen artean flotatu dezakezu, antzinako hiri sakratuak ezagutu ditzakezu, Tulum edo Cobá adibidez, dortokekin igeri egin dezakezu Akumal inguruan edota, besterik gabe, atseden hartu dena barne duten resortetan. Eta janaria? Ezin gozoagoa: takoak, cevicheak, pibil txerrikumea... Eta ilunabarrean, zer hoberik tekila edo mezcal on bat baino! Onena da leku bakoitzak magia berezia duela: Playa del Carmen eta hango giro bizia, Tulum hiriko giro bohemioa eta inguruko herrietako bizimodu lasaia eta bertakoaren zaporea. 4. Mujeres Kostaldea Cancunetik minutu gutxira, baina giro erabat bestelakoarekin, Mujeres Kostaldea oraindik ere bere berezko esentziari eusten dion leku horietako bat da. Toki paregabea jendetzarik gabe lasai egoteko, hondartza birjinez, turkesa koloreko itsasoaz eta erabateko lasaitasunaz inguraturik. Hemen denbora pausatuagoa da. Hondar zuriko hondartza batean igaro dezakezu eguna, edo luxuzko resort batean mimoak jasotzen, edo, besterik gabe, itsasoaren soinuaz goza dezakezu koko bat eskuan duzula. Eta esploratzera animatzen bazara, badago nora jo: Mujeres Uhartera joan zaitezke itsasontzian, snorkel egin dezakezu uharrietan edo maien aurriak bisita ditzakezu. Hango janaria harrigarria da. Itsaski freskoak, Mexikoko zapore autentikoak eta lehen hurrupan estresa ahantzaraziko dizuten koktelak. Gainera, giroa oso lasaia da, ezin egokiagoa bikoteentzat, familientzat edo bakea, eguzkia eta itsasoa besterik nahi ez duten bidaiarientzat. Ezkutuko paradisu baten bila bazabiltza, baina erosotasun guztiekin, Azulmarinok jomuga horietara eramango zaitu, eroso- eroso, Madrildik hegaldi zuzenak baitaude World2Fly konpainiaren eskutik. Ez zain geratu eta gozatu zure paradisuaz! Zure paradisua zain duzu bidaiak