Antequerako porra 10’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A 3 gazpatxo errezeta • Tomate helduak, kilo erdi • 250 g ogi (baserriko biribila) • Piper berde baten erdia • Piper gorri baten erdia • Baratxuri atal bat • 50 ml oliba olio birjina estra • 2 koilarakada ardo ozpin • Koilarakada erdi gatz Guarnizioa • Arrautza gogortu bat • Urdaiazpiko ondua, xehe-xehe moztua Jarri ogia uretan beratzen. Xukatu ondo ogia eta sartu irabiagailuaren ontzian. Gehitu tomate zurituak, zati txikitan moztuta, baratxuri atal zuritua eta piperrak, zati ertainetan moztuta. Birrindu guztia krema lodi eta homogeneo bat gelditzen den arte. Bota ozpina eta gatza, eta birrindu berriro. Abiadura ertain-mantsoan, gehitu olioa mantso-mantso. Sartu hozkailuan eta utzi pausatzen, 30 minutu eta bi ordu inguru artean, ongi hoztuta hartzen baita. Zerbitzatzerakoan, gehitu arrautza egosia eta urdaiazpiko ondua gainetik. Antequerako porra 10’ 4