Mertxe Nieto Berangoko (Bizkaia) hiperreko arrandegiaren arduradunak MSC EROSKI Natur hegaluze onaren hiru sekretuak zein diren azaldu digu. Garaian baino ez: udan aurkituko duzu, unerik onenean dagoenean; hau da, zaporetsuena eta zukutsuena den garaian. Artisau erako eta tokiko arrantza: Kantauri itsasoan banaka-banaka arrantzatzen da, amuarekin, arrainaren kalitatea eta tinkotasuna bermatzeko. Tokiko kofradiekin egiten dugu lan, gure kostaldeetako ekonomia babesteko eta hegaluzea arrantzatzen denetik gure dendetara gehienez ere 24 ordutan iristen dela ziurtatzeko. MSC Zigilu Urdina: Marine Stewardship Council (MSC) erakundearen ziurtagiria du. Zigilu horrek bermatzen du modu jasangarrian arrantzatua izan dela, itsas ekosistema errespetatuz eta itsasontzitik kontsumitzailearengana trazabilitatea bermatuz. Eta gehigarri bat… Hauek dira freskura bereizteko ezaugarriak: azal zilarkara distiratsua eta orbanik gabea, haragi arrosakara edo gorrizta, tinkoa eta koloregabetze zantzurik gabea. MSC EROSKI Natur hegaluzea oraintxe dago garai onenean. Ezin hobea da plantxan, baita entsaladetan, takoetan edo plater hotzetan ere.