Baduzu janari hondarrik hozkailuan? Gehitu sormena. Osoko arrozaren oinarri batekin, atun pixka batekin, artoarekin eta ahuakatearekin udako bol bat presta dezakezu. Soberan duzu plantxan prestatutako oilaskoa? Ebaki fin-fin eta prestatu Zesar entsalada azkar bat. Milaka ideia daude janaria ez alferrik galtzeko! Eman sormenezko ukitu bat Beti ez da izaten denbora (edo gogoa) sukaldean aritzeko, eta horrelakoetan, prestatutako aukerak irtenbide ona izan daitezke. Orekatuak izan daitezela eta osagai benetakoak eta kalitatezkoak izan ditzatela, ez duzu besterik begiratu behar. Horretarako, aski duzu etiketari eta Nutri- Scoreari erreparatzea: aukeratu A edo B kalifikazioa duten produktuak. Pastaz, atunez eta hainbat barazkiz egina. Atmosfera babeslean ontziratua, propietate guztiei eusteko. Ez du kontserbatzailerik eta gantz ase gutxi du. Aukeratu duten soluzio prestatuak A B D E C NUTRI-SCORE B A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE B