Kinoa kurruskariz prestatutako thai entsalada 55’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A 0,89 € errazioak ‘Trendy’ hazia Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %12 243 %14 0,84g GATZA %12 10,61g AZUKREAK %5 1,09g gantz saturatuak %10 7,25g GANTZA • 150 g kinoa • 150 g aza morea • 100 g azenario • 100 g ilar • Tipula berde baten erdia • 30 g kakahuete txigortu • Martorri xehatua Saltsa prestatzeko • Lima erdi baten zukua • 3 koilarakada soja saltsa, sodio gutxikoa • Koilarakada bat artze jarabe • Koilarakada bat arroz ozpin • Koilarakadatxo bat sesamo olio txigortu • Bi koilarakadatxo jengibre fresko (birrindua) • Kaiena nahieran Irakin kinoa eta eraman labera OOBE txorrotada batekin, kurruskari gera dadin. Birrindu eta ebaki osagai guztiak, eta jarri erretilu batean. Prestatu saltsa, osagaiak nahastuz. Entsalada zerbitzatzeko, zabaldu gainetik kinoa kurruskaria eta prestatutako ongailua. Kinoa kurruskariz prestatutako thai entsalada 55’ 4 ‘Trendy’ hazia Askok zereal bat dela uste badute ere, ez da: kinoa, berez, hazi bat da. Bitxia da, ordea, kozinatzean zereal baten portaera baitu; hori dela eta, sasi-zerealtzat hartzen da. Andeetakoa da jatorriz, eta inkek sakratutzat hartzen zuten. Gaur egun, berriz, mundu guztian jaki estimatua da, proteina eta zuntz asko duelako, osoko zerealen antzera edo gehiago, eta glutenik ez duelako. Gainera, gantz osasungarri gehiago ematen du, baita bitamina eta mineral gehiago ere, besteak beste, azido folikoa, potasioa, magnesioa, fosforoa, selenioa, zinka eta kaltzio pixka bat. Egokia da dieta beganoak egiteko. #elikatupentsatzenduzuna