Gerezi gazpatxoa 15’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A • 750 g tomate • Tipula txiki baten erdia • Piper berde baten erdia • Baratxuri atal bat • 400 g gerezi • 4 koilarakada oliba olio birjina estra (OOBE) • 2 koilarakada Jerezeko ozpin • 200 ml ur • 40 g ahuntz gazta (biribila) • Ezkai freskoa • Gatza Kendu hezurra gereziei. Ebaki tomateak, tipula, piperra eta baratxuria. Sartu dena irabiagailuaren ontzian eta birrindu. Gehitu gereziak nahasketari, eta birrindu berriro. Gehitu ozpina, olioa, ura eta gatza, eta birrindu krema fin bat lortu arte. Hoztu hozkailuan. Zerbitzatu hotza, ahuntz gazta biribilaren zatitxoekin eta ezkai freskoarekin lagunduta. Gerezi gazpatxoa 15’ 4