A B D E C NUTRI-SCORE A Zer em ten dizute? 10 errazio / ZAILTASUNA 1 / 25 min sandia izozkiak Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %3 57 %1 0,04g GATZA %11 9,51g AZUKREAK %3 0,57g gantz saturatuak %2 1,16g GANTZA 540 g sandia 30 g agabe 15 ml limoi zuku 125 ml jogurt natural 370 g kiwi Txokolate izpien koilarakada bat 1. Zuku makina batean, gehitu sandia laukitan eta hazirik gabe, 10 g agabe ziropa eta limoi zukua, eta likuatu pure bat lortu arte. Kendu aparra eta isuri nahasketa izozkiak edo poloak egiteko 10 moldetan. Gutxi gorabehera moldeen edukieraren 2/3 bete behar duzu. 2. Banatu txokolate izpiak molde bakoitzean eta zapaldu leun-leun txotx batekin, nahasketan sar daitezen. Izoztu, gogortu arte. 3. Irabiatu jogurta 10 g agabe ziroparekin. 4. Atera moldeak izozkailutik eta isuri jogurtaren koilarakada bat molde bakoitzean, ahal dela geruza uniforme bat osatuz. Berriro izoztu, tapa jarri gabe, 45 minutu. 5. Zuritu kiwiak, gehitu mamia zuku makinan, 10 g agabe ziroparekin, eta birrindu pure bat lortu arte. Iragazi nahasketa. 6. Atera moldeak izozkailutik eta isuri kiwi purea jogurt geruzaren gainean. Sartu berriro moldeak izozkailuan eta eduki han erabat solido geratu arte. sandia izozkiak 10 errazio / ZAILTASUNA 1 / 25 min Zer emten dizute?t Kaloria gutxiko izozkiak dira; izan ere, eduki gehiena fruta da, eta jogurtak proteina eta gantz pixka bat ematen dizu, doi-doi 13 gramo polo bakoitzeko. Trikimailuak Azukrerik gabe ere presta daitezke izozki hauek; fruta eta jogurta gozatzeko baino ez da erabiltzen azukrea; beraz, erraz utzi daiteke alde batera, edo agian jogurt naturalari soilik gehitu dakioke, txikiak ez badaude ohituta zaporera. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko. #elikatupentsatzenduzuna