Hegaluze marinatuaren takoak mango eta ahuakatearekin eta chipotle maionesarekin 15’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A 1,48 € errazioak Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %19 376 %14 0,87g GATZA %6 5,78g AZUKREAK %16 3,19g gantz saturatuak %25 17,69g GANTZA • 4 tortilla mexikar • 400-500 g hegaluze trontzo • Mango erdi bat • Ahuakate bat • Koilarakada bat soja saltsa, gatz gutxikoa • Limoi baten birrina eta zukua • Sesamoa eta kimu berdeak • 2 letxuga hosto(edo kukuluak, aza gorria edo aza) Chipotle maionesarako • 2 koilarakada maionesa • Koilarakada bat chipotle saltsa • Baratxuri atal bat, birrinduta • Koilarakadatxo laurden mostaza hori Laukitxotan ebakiko ditugu hegaluzea, mangoa eta ahuakatea. Bol batean, soja saltsa, limoi zukua eta birrina gehituko diegu. Hozkailuan sartuko dugu. Chipotle maionesa prestatuko dugu osagai guztiak nahastuta eta hozkailura eramango dugu. Letxuga ebaki eta geroko gordeko dugu. Tortillak txigortu egingo ditugu. Takoak prestatzeko, oinarrian letxuga zerrendak jarriko ditugu, eta haien gainean hegaluze marinatua; ondoren, mangoa eta ahuakatea gehituko ditugu, eta maionesa pixka bat. Azkenik, sesamoa eta kimuak zabalduko ditugu gainetik. Hegaluze marinatuaren takoak mango eta ahuakatearekin eta chipotle maionesarekin 15’ 4