N aturarekin nahasian historiaren xarma eta eguraldi ona eskaintzen dituen jomuga baten bila bazabiltza, Funchal da ihesaldi perfektua. Madeira uhartean dago uhartediko hiriburua, ozeanora begira. Hala, ikusmira harrigarriak eta giro atsegina eskaintzen dizkio bisitariari, eta liluratuta uzten du. Egin erreserba Azulmarino bidaiekin, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean. Aukeratu zer hiritatik aterako zaren (Madril, Bilbo, Oviedo, Gasteiz, Zaragoza eta Valentzia) eta prestatu paradisu honetaz gozatzeko! Kontraste handiko paisaia Mendi ikusgarriz inguratua, Funchal paradisu bat da natura maite dutenentzat. Hainbat lorategi subtropikal daude bertan, Madeirako Lorategi Botanikoa adibidez, uharteko landarediaren aniztasunaz jabetu ahal izateko. Kostaldean kontraste handiko paisaiak daude: itsasoaren ur turkesak eta ozeanoraino jausten diren labar harritsuak. Portutik paseatuz ikusmira ederrak lortzen dira, eta abenturazaleek irteerak egin ditzakete itsasontzian izurdeak eta baleak ikusteko edo uretako kirolak praktikatzeko; urpekaritza, adibidez. Klima epela urte osoan Uhartea Atlantikoan dagoenez, negua leuna da, tenperaturak nekez jaisten dira 15 °C-tik, eta udan, aldiz, beroenak 25°C ingurukoak dira. Klima pribilegiatu horri esker, asko ugaritu dira lorategi exotikoak, mahastiak eta fruta tropikalen landaketak. Horiez guztiez gozatzeko aukera izango duzu hango ibilbideetan; esaterako, Levada das 25 Fontes deiturikoan. Zidor hori oso ezaguna da hango ur-jauziengatik eta landaredia oparoagatik. Zentzumenetarako festa Bertako gastronomiak Portugalgo sukaldaritzaren eragina du, baina bere- bereak dituen ukituak ere bai. Hala, tradizioa eta bertako produktuak uztartzen ditu. Plater ezagunenetako bat “espetada” delakoa da, haragi broxeta bat belarrez ondua. Arrain gisatuak ere nabarmentzekoak dira; “peixe espada” esaten diotena, adibidez. Gozoak maite dituztenek gozatu egingo dute “queijada” eta “bolo de mel” dastatuta. Gainera, Funchalen oso ezaguna da Madeirako ardoa, mendetan eta mendetan ekoitzi izan den likorea. Jarduerak eta entretenimendua Natura eta kulturaz harago beste zerbait bilatzen dutenek, jarduera asko dituzte Funchalen: harri koskorrezko hango hondartzetan erlaxatu, gailurretara igotzen den teleferikoan bidaia ederraz gozatu, parapentea praktikatu edo bizikletako turismoa egin. Esperientzia berezienetako bat saski gurdi batean jaistea da, 100 urtetik gorako tradizioa; izan ere, garai batean, bertakoek zumitzezko gurdi horiek erabiltzen zituzten muino malkartsuetatik behera jaisteko. Gaur egun, hiria ikusteko modu berezia da. Gauez, hiri bizia da Funchal. Giro handia sortzen da hango taberna, jatetxe eta zuzeneko musika duten lokaletan. Gaueko giroa lasaia baina bizia da, aldi berean. Erlaxazioa eta entretenimendua, biak nahasten dira. Jatetxe askok aukera ematen dute otorduak musikarekin batera gozatzeko, hango doinu tradizionalen edo fado melodia leunen konpainian. Jomuga jasangarria Funchalek turismo jasangarriaren alde egin du apustu, eta hango ondare naturala eta kulturala zaintzeko eta babesteko hainbat ekimen jarri ditu martxan. Senderismo jarduerak, hegaztiei behatzeko irteerak, biodibertsitatea babesteko edo birziklatzeko programak... uharteak ondo zaintzen du ingurunea, zuk ere errespetuz goza ahal izan dezazun. Izan ere, Atlantikoko perlak –hala esaten diote Funchali– beso zabalik egingo dizu harrera, Madeirako onena erakusteko prest. bidaiak FUNCHAL OASI BAT ATLANTIKOAREN BIHOTZEAN