ANTXOAREN BIDAIA Egun bat Getariako portuan Itsaso zabalean HASI DA ABENTURA Zu lo zauden bitartean, Bizkaiko Golkoa ilunpean dagoela, dozenaka itsasontzi abiatzen dira itsasora, eta horietako batzuk Getariako portutik. Marinelek badakite gaua luzea izango dela. Antxoa baltsen bila abiatzen dira, urte sasoi honetan itsasertzera hurbiltzen baitira. Lehen eguzki printzaren zain egon beharra dago baltsa non agertu den ikusteko. Orduan, sarea bota eta baltsa inguratu egiten dute sarearekin: teknika horrekin, nahi dena bakarrik harrapatzen da, neurri egokiko antxoak alegia. Arrantzatzeko modu horrek errespetatu egiten du itsasoa, eta horrexegatik dauka MSC Zigilu Urdina. Behin harrapatuta, arrantzaleek kaxatan jartzen dute antxoa, izotzarekin nahasita. Azkar egiten dute guztia, baina mimo handiarekin. Freskotasuna, izan ere, lehen minututik zaindu behar da.