3 4 Kalitate kontrola PIEZA ONENAK HAUTATZEN DIRA Enkantea URREA BALIO DUTEN SEGUNDOAK Iritsi da erosteko unea. Gela monitorizatu batera eramaten dituzte antxoak eta enkanteari ekiten diote. Segundo batzuetan gertatzen da dena: prezioa behera egiten hasten da mantso-mantso norbaitek eskua goratzen duen arte. Bereziartuarekin batean, hantxe daude handizkako saltzaileak, kontserba etxeetakoak, arrandegietakoak... Denek nahi dituzte alerik onenak eskuratu. Prezioa zenbait gauzaren mende egoten da: zer-nolako neurria duten, portura noiz iristen den (goiztiarrenak hobeto ordaintzen dira) eta merkatua nola dagoen. Ondoren kostu gehigarriak erantsi behar izaten dira: BEZa, garraioa, soldatak, irabazi tarteak... Prozesu gardena izaten da. ©Aitor Juaristi ©Aitor Juaristi ©Aitor Juaristi Lonjan, antxoak pisatu, neurtu eta sailkatu egiten dira, araudiaren arabera, ikuskatzaileen eta balizko erosleen begirada ernearen aurrean. Eta zalantzarik balego, MSC zigiluak berak ausazko DNA analisiak egiten ditu merkatuan, egiaztatzeko eskaintzen dena eta produktua bat datozela; hau da, benetan kalitatezko antxoak direla. Ez da ezer ausaz uzten. Onenak, 13 zentimetrotik gorakoak –hau da, kilo bakoitzeko 60 bat pieza– hautatzen dira EROSKI Natur izateko.