U rteko garai batzuk beste era batera bizi dira. Abenduak distira berezia du, eta distira hori ez da argien araberakoa soilik, keinuen araberakoa baizik. Keinu horietako bat da, adibidez, amarekin batera afaria prestatzea eta saldaren sekretua lehengo bera dela deskubritzea. Edo bizilagunari poltsak igotzen laguntzea, edo arratsalde bat beharrean direnei eskaintzea. Keinu txikiak dira, soilak bezain baliotsuak, Eguberriak berezi egiten dituztenak. EROSKIn uste sendoa dugu magia hor dagoela, eguneroko keinu txikietan, batzen duten horietan. Horregatik, aldizkari honetan aurkituko duzun produktu, proposamen eta eskaintza bakoitza horretarako pentsatuta dago: Eguberriak modu errazagoan, hurbilagoan, zeureagoan bizitzen laguntzeko. Patrika zaintzen duten otorduak, bertako produktuak, errezeta inspiragarriak... denetarik eskainiko dizugu jaiak estresik gabe bizitzen laguntzeko, betiko zaporearekin eta gauzak ondo egin izanak ematen duen lasaitasunarekin. Eta egun guztiak aintzat hartzekoak direnez, abendualdiko egutegi oso berezia prestatu dugu: zure Eguberriak hobeak egiteko 24 keinu. Ideia txikiak zure etxea, zure mahaia eta zure ingurua ilusioz betetzeko. Argiak piztea eta etxean jai giro hori arnastea, egun berezi hauetarako menu proposamenak... denetarik aurkituko duzu. Ez dizugu gehiago argituko. Deskubritu keinu bakoitza zuk zeuk. Ideia errazak eta erabilgarriak, geldialdi bat egiteko, gozatzeko eta benetan garrantzia duenarekin berriro konektatzeko. Ireki aldizkaria eta inspiratu. Eraman zaitzala Eguberrietako espirituak, maitasunez, zaporez eta keinu txiki bereizgarriz eraikitako giro berezi horrek. Jai zoriontsuak izan! editoriala Jarrai iezaguzu Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Eroski club aldizkariko taldea ZURE EGUBERRIAK O NDO MAITE ZAITUENAK, HOBEAK BIHURTZEN DITU ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Lucia Goicoechea Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, SLU Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Hutsen zuzenketa: “EROSKI CLUB aldizkariaren azken edizio inprimatuan akats bat izan zen EROSKI SELEQTIA produktuen sustapenean: bigarren alean (bietatik merkeenean) %50 itzuliko dugula adierazten zen, baina beherapena %30ekoa da bigarren ale horretan”.