Webgune honetan dituzu errezeta osasungarrienak: Aurkitu Kaliforniako intxaur onenak produktu hauetan Kaliforniako intxaurren eta bataten gnocchia Kaliforniako intxaurrak: osasuna partekatzeko Nueces de California mintzo da -erako • 450 g gnocchi (patatazkoak nahiz batatazkoak) • 4 koilarakada gurin • 35 g Kaliforniako intxaur xehatu Eskutada handi bat salbia • oilarakada bat azukre beltz • 35 g Parmako gazta (birrindua) • Limoi erdi baten azala • Gatza eta piperbeltza Kozinatu gnocchiak zorroan adierazitako argibideei jarraituz. Gorde irakinaldian erabilitako ura. Xukatu pasta eta gorde geroko. Zartagin batean, su ertain-altuan, urtu 4 gurin koilarakadak. Gehitu intxaur xehatuak eta salbia, eta utzi nahasten. Gehitu azukre beltza eta eragin. Gehitu pastaren ura eta nahastu ondo. Gehitu gnocchiak eta Parmako gazta birrindua. Ondo nahasi. Platereratu Parma gazta gehiagorekin, intxaur gordin birrinduekin eta salbia freskoarekin. Kaliforniako intxaurren eta bataten gnocchia Eguberrietan, zure burua eta ingurukoak zaintzea ere opari bat da. Kaliforniako intxaurrek omega 3 begetala, proteinak, zuntza eta antioxidatzaileak dituzte, bihotza zaintzen eta odol hodien elastikotasuna hobetzen duten mantenugaiak*. Zapore leuna eta testura kurruskaria eta krematsua dute, eta, beraz, ezin hobeak dira familian gozatzeko edo jai hauetako zure errezetetan erabiltzeko. Jai hauetan, bete zure ospakizunak zaporez, energiaz eta ongizatez Kaliforniako intxaurrekin: Eguberrietako opari osasungarriena. *Intxaur eskutada batek (30 g) landare jatorriko 2,7 g azido alfa-linoleniko (ALA) du. Kolesterol maila normalei eusten laguntzen du azido eduki horrek. Nahi den onura lortzeko, gutxienez, egunean 2 g ALA hartu behar da. Denetarik jatea, dieta orekatua egitea eta bizimolde osasungarria eramatea gomendatzen da.