GOZOKI HAUEK Eguberri zaporea dute 16 Badira zapore batzuk Eguberrien etorrera adierazten dutenak: Alacanteko turroiaren kurruska, Xixonakoaren leuntasuna, polboroi ireki berrien usaina edo mazapanen samurtasun gozoa. EROSKIn tradizioa eta kalitatea uztartzen dituzten askotariko turroiak, polboroiak eta mazapanak dituzu, prezio ezin hobean. Betiko turroiak, hala nola Xixonakoa, Alacantekoa, gorringo txigortuzkoa edo txokolatezkoa, azukrerik gabekoak eta glutenik gabekoak, den-denek aukera izan dezaten jai hauetako zapore gozoenaz gozatzeko. Berta Anaut, Antonio Anaut etxeko hirugarren belaunaldia, haien artisau polboroien sekretuaz aritu zaigu. 1939. urtetik Nafarroan egiten diren gozo hauek ez dute fruitu lehorrik, laktosarik eta esne proteinarik. Kutixia tradizional hau eskura duzu zure EROSKI dendan*. * Balearretan eta Galizian izan ezik.