Burbuilek badute zerbait magikoa: ospakizuna, alaitasuna eta toparen une berezi hori iragartzen dituzte, mahaiaren inguruan denak bilduta. Apardunak bidelagun onenak dira Eguberrietan, eta EROSKIn une bakoitzerako pentsatutako edari hautatuak aurkituko dituzu. Aholku bat: sartu botila izozkailuan ireki baino ordu erdi lehenago, eta zerbitzatu erraboila formako kopetan. Egin dezagun topa! 18 BRUT NATURE CAVA Dotoretasunaren eta benetakotasunaren adierazpen betea, azukre gehigarririk gabe. Mokofinentzat. Egoki moldatzen da arrainekin, itsaskiekin eta arrozarekin. ALKOHOLIK GABEKO APARDUNA Egin topa dotoretasun eta zapore berarekin baina batere alkoholik gabe. Ezin hobea buruarekin eta bihotzarekin ospatzeko. Bikaina sarrerakoekin eta postrearekin hartzeko. BRUT NATURE VINTAGE CAVA Tradizioa eta oreka, upategian 18 hilabetez pausatzen egon ondoren, edari burbuiladun aberats eta dotorea sortzeko. Bikaina da haragiekin eta espezia askodun gisatuekin hartzeko.