Kaputxino faltsua perretxiko kremaz eta gazta aparrez egina 30’ 4 Konbinazioa A B D E C NUTRI-SCORE B Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %5 100 %27 1,64g GATZA %12 10,68g AZUKREAK %3 0,67g gantz saturatuak %4 2,82g GANTZA Perretxiko krema prestatzeko: • 450 g perretxiko, onddo edo portobello barrengorri • 2 tipula • 500 ml salda (berdura edo oilasko salda) • Gatza eta piperbeltz eho berria • Koilarakada erdi bat oliba olio birjina estra (OOBE) Gazta krema egiteko: • 100 g krema gazta (koipe gutxikoa) • 50 ml esne Zati ertainetan ebakiko dugu tipula eta oliba oliotan sueztituko dugu. Tipula bigun dagoenean, perretxiko ebakiak gehituko ditugu. Gatz eta piperbeltzez ondu, eta 5-10 minutu kozinatuko ditugu. Salda gehitu eta beste5 minutu edukiko ditugu egosten. Saltsa birrindu egingo dugu. Krema gazta –giro tenperaturan– eta esnea nahastuko ditugu. Kafe edalontzi gardenak kremaz beteko ditugu, eta krema gazta pixka bat gehituko diegu gainetik. Kaputxino faltsua perretxiko kremaz eta gazta aparrez egina 30’ 4 MARQUÉS DE CÁCERES VERDEJO ZURIA, RUEDA JD Rueda honen freskotasunak, zabaltasunak eta dotoreziak oreka egiten du plateraren esneki ukituarekin eta izaera krematsuarekin, eta haren konplexutasunak nabarmendu egiten du perretxikoen umami zaporea, uztartze harmoniatsu eta delikatuan.