N egua hemen da: sofan eseri eta mantatxoa gainetik botata atseden hartzeko uneak datoz, hain gogoko dugun etxeko epeltasun horretan. Giro horretan, gehien maite ditugunen ondoan, asko eskertzen da barruak gozatuko dizkigun edari bat, eroso sentitzeko, kontuan hartuta gainera, ate joka direla hain momentu onak pasarazten dizkiguten Eguberrietako otorduak. Aneton, etxeko giro hori gozatu eta epelduko duen adiskidea izan nahi dute. Horretarako, hegazti kontsome berria aurkeztu dute. Edaria bost orduz kozinatzen da markak dituen eltzeetan; ondoren, koipea kentzen zaio eta argitu egiten da. Horrela sortzen da gure salda, lehen plater ezin hobea etxeko otorduetarako, edo, besterik gabe, bidelagun bikaina etxetik kanpo eguraldia gordintzen denerako. Hauek dira osagaiak: oiloa, barazki freskoak eta espeziak, zuretzat kontu handiz hautatuak. Aneto, benetan naturala! ANETO HEGAZTI KONTSOME BERRIA ETXEKO ZAPOREA Aneto mintzo da -erako