K olonbia, jomuga bat baino gehiago, zentzumenentzako esperientzia bat da. Andeetako mendietako kafe txigortu berriaren usaina da; Caliko gauetako saltsaren erritmoa da; Karibe itsasoaren haize leuna da Cartagena de Indiaseko harresiak ferekatzen, edota jendearen irribarre atsegina bidaiariari lagun zaharren ongietorria egiten. Kolonbian barnako bidaian, herrialde anitza, zirraragarria eta autentikoa aurkituko dugu, non eskualde bakoitzak historia zabala duen kontatzeko eta paisaia liluragarriak bisitaria xarmatzeko. Animatu Kolonbiako esentzia islatzen duten hiru harribitxiak ezagutzera azulmarino bidaia agentziaren eskutik, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean, etorkizuneko erosketetarako. Bizitza dantza da Cali hiria Cauca Ibarreko hiriburua da, “Zeruaren sukurtsala” esaten zaio, eta saltsaren inguruko kulturaren epizentroa ere bada. Hemen, musika entzun, bizi, dantzatu eta arnastu egiten da. Caliko gauak dardara egiten du Juanchito, Granada eta beste hainbat auzotan. Bertakoak eta kanpokoak haietan elkartzen dira congaren, tinbalen eta bihotzaren soinuan. Orobat, Cali liluragarria da modernitatea eta tradizioa nahasten dituelako. Nahitaez bisitatu beharrekoa da San Antonio auzoa, hango etxetxo kolonialekin eta kafetegi artistikoekin; eta miresgarriak dira Tres Cruces eta Cristo Rey behatokiak, hiriaren ikuspegi zoragarriez gozatzeko. Probatu beharrekoak dira Caliko zapore eta plater gozoak ere; esaterako, aborrajadoa, chontaduroa eztiarekin, lulada hotza eta egurrezko eltzean prestatutako oilo sancochoa. Xarma koloniala Iparraldean, Cartagena de Indias hiriak ondo eusten dio xarma kolonialari, denboraren joanean. Hiri harresituan barna ibiltzea Gabriel Garcia Marquezen eleberri batean sartzea bezala da. Hango plazak, Santo Domingo edo Bolivar, gainezka daude, bizitzaz, musikariz, saltzailez eta arkitektura miresten duten turistaz gainezka. San Felipe gaztelutik Karibe itsasoaren ikuspegi liluragarria begietsi ahal izango duzu, zinez mira eginda geratzeko modukoa. Gainera, hango hondartzak –Bocagrande, Castillogrande edo Rosarioko uharte zoragarriak– ezin egokiagoak dira atseden hartzeko, ur kiroletarako edo paradisuaren pareko paisaiez gozatzeko. Leku paregabea da ilunabar ahaztezinez gozatzeko mojito bat eskuetan duzula. Kolonbiako arima berdea Andeetako erdialdeko eta mendebaldeko mendilerroen artean, kafe landaketen eremua da Kolonbiako bihotz berdea, baita herrialde hartako kafearen altzoa ere, mundu osoan ezaguna, haren leuntasun eta zaporeagatik. Paradisu menditsu honek hartzen ditu Caldas, Quindio eta Risaralda departamentuak, eta ametsetako paisaiak, arkitektura koloretsuko herriak et kafearen inguruko kultura konbinatzen ditu. Unescok Gizateriaren Ondare izendatua du ingurune hau. Eta esperientziez ari garela, probatu beharrekoak dira Santa Rosa de Abaleko bainu termalak, San Vicenteko ur gardenak edo bertako parke tematikoak –Kafearen eta Panacaren Parkea, adibidez–, egokiak landa inguruneko bizimoduari buruz ikasteko. Mila mundu bakar batean Onena da Kolonbiak beste mila harribitxi dituela: ezkutuko herri kolonialak, oihan oparoak, kolore askotako ibaiak eta energiaz eta sormenez betetako hiri modernoak. Zatoz, deskubritu, sentitu eta bizi Kolonbia zure azulmarino bidaia agentziaren eskutik! KOLONBIA Zapore eta xarma koloniala bidaiak