Hemen gara berriro! 2026rako gure Elkartasun Plana egin nahi dugu zurekin. Sartu eta parte hartu kausak aukeratzen. Entzuten zaitugu Zer kausaren alde lagundu nahiko zenuke 2026an? Inkesta labur bat besterik ez duzu bete behar, elkartasunezko proiektuen artean zure lehentasunak aukeratzeko. Oso erraza da! Jasotako ekarpen guztiekin, EROSKIren datorren urteko lankidetza programa osatuko dugu. GKE bat bazara aurkeztuko diguzu zure proiektua? GKE-ek eta elkarteek ere aurkez ditzakezue zuen proiektu solidarioak edo ingurumenekoak, eta hautagai izan zaitezkete 2026ko ekarpenak jasotzeko. Aurkeztu zure hautagaitza atxikitako QR kodearen bidez. EPEAK. Parte hartzeko epea uztailaren 2an amaituko da, bai GKE- entzat bai bezeroentzat. GKE-ek maiatzaren 15etik aurrera aurkez ditzakete beren hautagaitzak. Zalantzaren bat baduzu, helbide honetara idatz diezagukezu: sostenibilidad@eroski.es, edo webgune hauetan sar zaitezke: www.eroski.es/bases- solidaridad/ eta HYPERLINK “http://www.eroski.es/ solidaridad-faq/ H itz egin dezagun elkartasunaz Ingurumena eta animaliak babestea HILABETE HONETAN elkartasuna Ingurumena eta animaliak babestea Lagundu gure planeta eta bertan bizi diren bizitza forma guztiak zaintzen. Hilabete honetan, Galiziako Amicos Elkartera bideratuko dira zentimoak. Itsasoko hondakinak murrizteko proiektu bat dauka elkarte horrek, zeinetan desgaitasun intelektuala duten pertsonek hartuko duten parte. Balear Uharteetakoa bazara, zure zentimoak Menorca Preservation elkartera bideratuko dira, lehen sektoreari laguntzeko eta bertako produktu jasangarrien kontsumoa sustatzeko. Gainerako erkidegoetan, erakunde hauetara bideratuko da zure laguntza: Ecomar Fundaziora, kostaldeak garbitzeko, eta WWF erakundera, “Basoak eta hezeguneak” proiektua bultzatzeko. Erakunde horiek guztiek dohaintzak behar dituzte beren ekimenak sendotzeko eta ingurumenaren zaintzan lanean jarraitzeko.