UDALDIA: EGUZKIA aporea eta eskaintzatzarrak editorial Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Jarrai iezaguzu Eroski club aldizkariko taldea U da arnastu daiteke jada. Urte garai horretan, egunak luzatu egiten dira, dena errazagoa da itxura batean eta bat-bateko otorduak ere plan puskak bihurtzen dira. Terrazetako egonaldien, ihesaldien, presarik gabeko mahai buelten eta aire libreko otorduen garaia hasten da. Eta, noski, halako giro onean, norbaitek hegazkintxoa aireratu ohi du hondartzan, “MAITE ZAITUUUUUT” erraldoi bat zeruan haizatuz. Baina guk argi dugu uda honetan, zu konkistatzeko, ehunka eskaintza puska ematea dela biderik onena. Hauxe da gure uda zoroenaren eta zaporetsuenaren hasiera; hauxe da zure udaren hasiera. Uda honetan, denetarik eskainiko dizugu: garaiko produktu onenak, hala nola lehen gereziak, abrikotak, aranak edo mertxikak; denbora aurrezteko eta aire libreko planez gozatzeko soluzio praktikoak; eta elikadura joerak ahalik eta prezio onenean. Eta aukera zabala ematen duten soluzio azkarrez ari garela, kontserbak beti daude hor. Sardinak, muskuiluak, atuna... azken orduko baliabidea direla eman dezake, baina mimo pixka batekin entsalada zaporetsuak, mokadu irudimentsuak edo plater osoak presta daitezke haiekin, bost minutu eskasean. Kontua ez da lata irekitzea eta kito; kontua da lata horiei buelta bat ematea eta konplikaziorik gabe dastatzea. Ezeren faltarik izan ez dezazun, eguzkitik behar bezala babesteko ideiak ere emango dizkizugu. Gure edergintzako atalean, belle&SUN eguzkitakoen gama osoa duzu, ezin hobea zure larruazala zaintzeko, izan hondartzan, izan mendian... Baita ozeanoa gurutzatu eta Kolonbiara joatea erabakitzen baduzu ere, hori baita hilabete honetako jomuga. Era berean, EROSKIn garbi dugu ondo maitatzea konpromisoa hartzea ere badela; hori dela eta, hilabete honetan 2026ko Elkartasun Plana egiteko laguntza eskatzen dizugu. Behar gehien duten kausei laguntzeko elkarrekin emango ditugun pausoak zehaztuko ditugu plan horretan. Uda hau ahaztezina izango da, bai, eta zurekin partekatu nahi dugu. ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Lucia Goicoechea Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, SLU Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.