Gerezi clafoutiak 30’ 2 0,79 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE B Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %6 126 %1 0,09g GATZA %17 14,89g AZUKREAK %4 0,81g gantz saturatuak %6 4,44g GANTZA • 250 g gerezi (hezurra kenduta) • 20 g azukre • 1 arrautza • 100 ml esne gaingabetu • 15 g olo irin (osokoa) • Banilla esentzia (koilarakadatxo erdi bat) • Olioa, moldeak olioztatzeko Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Olioztatu moldeak eta bete gereziekin; estu-estu geratu behar dute. Orea prestatzeko, nahastu esnea, arrautza, azukrea eta banilla esentzia. Gehitu irina eta nahastu berriro hagatxoak dituen irabiagailu batekin, pikorrik gabe geratu arte. Isuri krema moldeetan eta sartu aurrez berotutako labean, beheko partean. Eduki 20 minutu, tartatxoak gorrituta eta kozinatuta egon arte. Atera eta utzi epeltzen. Gerezi clafoutiak 30’ 2