IZARO GARRO I zarok ondo ezagutzen ditu kafe on baten sekretuak. Gaztea da oso, 20 urte baino ez ditu, baina harrotasunez erakusten du Ostalaritza Eskoletako Baristen nazioarteko txapeldunaren titulua. Eta hori “txikitan kafea gustatzen ez zitzaidanik”. Kafe on bat prestatzen eta zerbitzatzen jakiteak zergatik eralda dezake elikaduraren etorkizuna? Kafea egunero erabiltzen den osagaia da, urrunetik eta aspalditik dator, eta garrantzitsua da errespetatzea eta zaintzea. Zer egiten du barista batek? Kafea prestatu. Barista on batek oso ondo ezagutu behar du produktua, eta teknika guztiak jakin behar ditu. Zenbat mililitro daude teknikatik eta zenbat sormenetik, kafe kikara batean? Teknikatik pixka bat gehiago dago sormenetik baino. Eta kafeak izan behar du beti protagonista. Marrazkia osagarri bat da. Bogan dago Late Art esaten zaiona. Kafea begietatik sartzen da? Bai. Kafea ere saldu beharreko produktua da. Eta deigarria den guztia, lagungarri da. Zer zapore du kafe on batek? Arabica kafeak, ohikoenak, txokolate eta karamelu zapore pixka bat dauka, ukitu mingots oso sotilarekin. Oso kafe orekatua da egunerokorako. Zer onura sortzen du kafeak? Kafeak teina dauka, eta substantzia horrek energia asko ematen digu, baina neurrian hartu behar da. Zer eduki behar du kafeak hurrupaka ezpainak gozoaren gozoz miazkatzeko? Garrantzitsuena nola ateratzen den da. Makina garbi edukitzea ere bai eta ehoketa. Gomendioren bat etxean kafe hobea prestatzeko? Zer kafe gustatzen zaizun jakitea, horixe da gomendiorik onena. Irakurri elkarrizketa osoa hemen TXAPELDUN BATEN ERREZETA Kolonbiako kafearekin (Indio caturra naturala), Izarok kafe bonboi hau prestatu zuen. Ordena honetan isurtzen dira osagaiak: panela azukrea, laranja zukua, ur pixka bat eta Tanzaniako kakaoa. Ondoren, minutu batzutan nahasten da dena eta pausatzen uzten da. Sutatik kentzen da eta zerbitzatu egiten da, pasioaren frutarekin, mango purearekin, esne gainarekin eta esne freskoarekin konbinatuta.